XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Torero! Torero! Torero!

Fran Rivera atera zen hondar gainera.

- Zer ikusten ote diote emakume guztiek horri?

- Batek daki! Baina gurean, alaba txora-txora eginda etorri da.

Zezenketak ez zaizkio gustatzen baina gaur Riverak toreatzen zuela eta lagun guztiekin etorri da.

Badakizu: hemen ere, prakak tartean direnean....

- .... beti festa.

- Orain erakutsi beharko du emakumeekin ez ezik, animaliekin ere baduela abileziarik.

- Bietarako ere potroak behar!

Eskuak limurkor zituen.

Bakeroetan lehortzen zituen baina, berehala, gorputzetik kanpora izerdi-jario itzela erori eta ur guztia azalean geratzen zen.

Izerdi tantak eskuetan itsaso bihurtzen ziren.

Baina gizonak atzera, alboetara eta sarrerara begira jarraitzen zuen.

Eta zapi zuririk gabe.

Riveraren azken zezenak Bravo zuen izena.

- Guapo!

- Torero! Torero!

- Gero hondarrera jatsi behar dugu.

Ea autograforen bat sinatzen digun!

- Bai zera! Hauek toreatu eta berehala aldegingo dute.

- Ezetz! Nik telebistan ikusi izan dut jendearekin berriketan, sinadurak eskaintzen...

- Hori hotelean izaten dela uste dut.

Gainera, Fran Riverak ez du fama onegia.

Berehala alde egiten duten horietakoa omen da.